Otarrera mendi irteera izango da larunbatean

Etzi, larunbata, mendi irteera antolatu dute Eskola Kirol kontseiluko kideek, Otarrera. LH3, 4, 5 eta 6 mailetako ikasleentzat eta haien gurasoentzat izango da txango hau, eta 09:30etan abiatuko da Xabier Munibe Ikastolatik. Hasteko, ikastolatik Aitzara joango dira, eta ondoren, Aitzatik Otarrera.

Haurrei ibilaldira jateko eta edateko zerbait eramateko gomendatu diete Eskola Kirol kontseiluko kideek; halaber, gaztetxoak txangora ikastolako kamiseta eramatera gonbidatu dituzte. Bestalde, kontseiluko kideek nabarmendu dute eskola kirolean izena emanda dauden LH3, 4, 5 eta 6 mailetako ikasleek antolatzen diren ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa dutela.

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude