Argazki erraldoia, Xabier Muniberen mende erdia ospatzeko

Xabier Munibe ikastolako kideak ospakizunetan murgilduta dabiltza, ikastetxeak 50 urte bete dituelako aurten. Hango kideak hasita daude ikastetxearen mende erdiko ibilbidea ospatzen, eta horren erakusgarri izan ziren atzo atera zituzten argazki jendetsuak. Eguerdian, Javier Zubizarreta alkatea eta Mari Jose Arregi Hezkuntza zinegotzia gonbidatu zituzten ikastetxera, eta hango irakasle zein ikasleekin argazkia atera zuten.

Arratsaldean, 17:00etako txirrina jotzearekin bat, antzeko irudia errepikatu zen ikastetxearen atarian; izan ere, beste argazki bat atera zuten ikasleek, baina gurasoak batu dira hitzordu horretara. Eguerdian zein arratsaldean, 1.000 haur inguru elkartu ziren atarian urteurrenaren harira eta arduradunek azaldu zutenez, ekintza gehiago izango dira ikasturtean zehar. Aurretik ere hamaika ekintza egin dituzte urteurrenaren harira; joan zen ikasturtean, logo lehiaketa antolatu zuten, eta logo irabazlearekin jertseak jarri zituzten salgai. Ikasturte hasieran, berriz, motxilak oparitu zizkieten ikasleei. Aurreko astean, gainera, Silence taldeak urtemugarako sortutako abestia aurkeztu zuten ikastetxeko ikasle eta irakale ohiek eta musikariek. Hain zuzen ere, kantua ikastetxeko bozgorailuetatik entzuteko aukera izango dute gaur argazkietarako elkartu direnek.

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude