Hilabetekako artxiboa: azaroa 2019

Danbor eta atabal hotsak nagusitu dira Xabier Munibe Ikastolan

Gaur, osteguna, danborrada egin dute Xabier Munibe Ikastolako haur eta gaztetxoek. Eguraldiak ateri eutsi dio, eta giro bikaina nagusitu da ikastolako atarian. Beste aste batez, danbor hotsak nagusitu dira Azkoitian. Joan zen zapatuan, helduen danborradaren txanda izan zen; eta gaurkoan, berriz, Xabier … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Herri kirol eta saskibaloi saioak asteburuan, Eskola Kirolean

Datorren zapatuan, azaroak 23, herri kirol eta saskibaloi saioa izango dituzte Eskola Kirolean. 

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Udaberri Guraso Elkartearen ekarpenak, Xabier Munibe Ikastolako gurasoekin elkarlana

Udaberri Guraso Elkarteak (UGE), Xabier Munibe Ikastolako guraso komunitatearen eta elkartearen arteko hartu-emana hobetu asmoz, iradokizunak jaso ahal izateko postontzi bat jarri du ikastolako idazkaritza aurrean. Berau erabiliz, guraso elkarteari helarazi nahi dizkiozuen ekarpenak egiteko aukera izango duzue.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Atletismo saioa egingo dute Azpeitian LHko ikasle guztiek

LHko ikasleek atletismo saioa izango dute datorren zapatuan, azaroak 16, Azpeitian.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Saskibaloi saioa egingo dute Eskola Kirolean asteburuan

Datorren zapatuan, azaroak 9, LHko ikasleek saskibaloi saioa izango dute. Ikusi ondoren mailaz-mailaz jokatuko dituzten partiden ordutegiak:

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun