Herri kirol eta saskibaloi saioak asteburuan, Eskola Kirolean

Datorren zapatuan, azaroak 23, herri kirol eta saskibaloi saioa izango dituzte Eskola Kirolean. 

Datorren larunbatean, azaroak 23, Eskola kirol kontseiluak, herri kirol saioa antolatu du LH3 eta LH4 mailako ikasleentzat. Saioa, Azpeitiko Urola ikastetxaren pilotalekuan izango da, eta bertan ikasleek, ordu ta laurden inguruan, jolas desberdinak landuko dituzte. LH3ko ikasleek 09:45ean elkartu beharko dute Azpeitian, eta LH4koek 11:00etan.

LH5 eta LH6 mailetako ikasleek, berriz, saskibaloi saioa izango dute. Hona hemen ordutegiak:

LH5 maila

Xabier Munibe A – Floreaga A X. (Munibe Frontoia, 12:00)

Xabier Munibe B – Floreaga B (X. Munibe Frontoia, 11:00)

Xabier Munibe C – Errezil (X. Munibe Frontoia, 10:00)

Xabier Munibe DXabier Munibe E (X. Munibe, 11:00)

LH6 maila

Karmelo Etxegarai E – Xabier Munibe B (X. Munibe, 09:00)

Xabier Munibe A –  Floreaga A (X. Munibe, 10:00)

Xabier Munibe C – Floreaga B (X. Munibe frontoia, 09:00)

Xabier Munibe D – Ikasberri A (Ikasberri, 10:00)

Xabier Munibe E – Ikasberri B (Ikasberri, 11:00)

Eskola Kirolean izena emanda dauden ikasleek ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa dutela gogorarazi dute kontseilutik.

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude