Danbor eta atabal hotsak nagusitu dira Xabier Munibe Ikastolan

Gaur, osteguna, danborrada egin dute Xabier Munibe Ikastolako haur eta gaztetxoek. Eguraldiak ateri eutsi dio, eta giro bikaina nagusitu da ikastolako atarian.

Beste aste batez, danbor hotsak nagusitu dira Azkoitian. Joan zen zapatuan, helduen danborradaren txanda izan zen; eta gaurkoan, berriz, Xabier Munibe Ikastolako haur eta gaztetxoena. Orain arte San Sebastian egunean egiten zuten danborrada ikastolan, baina hemendik aurrera San Andres jaien bueltan egingo dute.

12:00etan hasi da danborrada ikastolako atarian, eta dozenaka danbor-jole gelditu gabe aritu dira danborrak eta atabalak astintzen. Txikienak sukaldariz jantzita eta txorizoak lepotik zintzilik zituztela aritu dira danborrak jotzen. Ikasle zaharragoek, berriz, jertse urdinak eta gorriak zeramatzaten soinean. Hainbat ikasle, irakasle eta guraso joan dira danborrada ikustera, eta giro bikaina sortu da. 

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude