Pandero ikasleek Julen Alonso trikitilariaren bisita jaso dute

Udaberri Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko ikastaroak kudeatzen ditu. Horien artean pandero ikastaroa kokatzen da. Guztira hiru talde daude, bi arratsaldetan egiten dira eta bat eguerditan.

Eguerdiko taldeak aditu baten bisita jaso zuen joan den urtarrilaren 31an. Izan ere, Julen Alonso trikitilaria Xabier Munibe ikastolan izan zen. Trikitilari oriotarrak pandero ikastaroko ikasleak bisitatu zituen, eta eurekin panderoa jotzeaz gain, gomendioak ere eman zizkien. Amaieran, taldeko argazkia atera zuten atarian. Pandero ikasle gazteek ordubete atsegina igaro zuten. Eskerrik asko Julen!

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude