Xabier Munibe Ikastolaren 50. urteurreneko jaialdi berezia antolatzeko bilera irekia, ostegunean

Xabier Munibe ikastolako kideok ospakizunetan murgilduta gabiltza, ikastetxeak 50 urte bete dituelako. Ikastetxearen mende erdiko ibilbidearen ospakizunak ikasturte hasieran hasi ziren, eta hainbat ekitaldi ospatu ditugun arren, ekintza berezia prestatzeari ekin diogu.

Udaberri Guraso Elkartearen ekimenez, eta Xabier Munibe Ikastolarekin elkarlanean, jaialdi berezi bat antolatzen ari gara. Gurasoak, ikasle ohiak eta irakasle talde bat elkartu gara, eta Xabi Barkeroren gidaritzapean, proiektua lantzen ari gara dagoeneko. Hainbat lantalde sortu dugu, eta lehen pausoak eman ditugu.

Hala, lehen lan ildoak ezarri ditugu, eta hauek aurkezteko eta azaltzeko bilera irekia antolatu dugu. Hitzordua ostegun honetan, otsailak 13an, izango da, 19:00etatik 19:30era Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Bilera horretan parte hartzeko interesatuta legokeen oro gonbidatu nahi dugu. Xabier Munibe ikastolako komunitatearen parte izan den oro, irakasle, irakasle ohi, guraso, guraso ohi, aiton-amona, ikasle, ikasle ohi, kide, sortzaile,… guzti-guztiok parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude