Etxean geratzeko garaia da!

COVID-19 gaixotasunaren hedapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideak kontuan hartuz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien jarduera aldi baterako etetea erabaki da.

Ondorioz, bertan behera geratu da ikastetxeetan aurrez aurreko eskola jarduera guztia, eta beraz, Eskola Kirola eta eskolaz kanpoko ekintza guztiak barne. Udaberri Guraso Elkarteak guztiz bat egiten du hartutako neurriekin, eta Xabier Munibe ikastolako komunitateari ardura eta erantzukizuna eskatzen diogu.

Laster itzuliko gara!

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude