Egilearen artxiboa: admimistrador

Mendi ibilaldi berria ¡¡¡¡

Asteburu honetan ere mendi  ibilaldia antolatu dugu, abenduak 13 an, igandean, Guraso Elkarte eta Anaitasuna Mendi Bazkuna artean. Ibilaldia Andoain-Xoxoka-Adarra  izango da. Bertan parte hartzeko ohi den bezala ikastolako idazkaritzan 2€ko ordainketa egin beharko da, ostirala eguardi bitartean. Irteera liburutegitik izango da goizeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eskolaz kanpokoak | Etiketak , , | Erantzun

Xabier Muniben ere, euskarak 365 egun!!!

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen pasa den ostegunak 3,  Xabier Munibe Ikastolan.11:30ean herriko plazan batu ziren Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleak; taldeka,  pankartak eskutan hartuta iritsi ziren plazara. Ondoren, bi ikaslek  euskararen aldeko aldarrikapena bertsotan kantatu zuten eta jarraian, denak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Mendian, itsaslabarretik

Hasi gara, urtero bezala, Anaitasuna Mendi Bazkunaren laguntzarekin, mendi irteerak antolatzen. Azaroak 15an egin genuen bigarren ibilaldia: autobusean Zumairaino, eta handik, Sakonetaruntz. 70 bat guraso eta ikasle batu ginen, eta giro ederra lagun, itsasoaz eta mendiaz gozatu genuen, eta  Euskal … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eskolaz kanpokoak | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Mendi-irteeren hasiera

Ikasturte berria hasi da, eta, urtero bezala, Anaitasuna Mendi Bazkunak urte osorako mendi-irteerak antolatu ditu Xabier Munibe Ikastolarentzat eta Floreaga Ikastetxearentzat.  Hilean behin, igande goizetan izaten dira ibilaldiak.  Irekiak dira, nahi duenak har dezake parte. Haur Hezkuntzako umeek, hori bai, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak

Ikasleentzako beken eta diru-laguntzen inguruko deialdia plazaratu du Eusko Jaurlaritzak. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetan honako ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendutako laguntzak dira. Haur Hezkuntza (1. eta 2. zikloa) Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Hasierako lanbide-prestakuntzako programak, bigarren kurtsoa

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Giro bikaina, Xabier Munibe Ikastolaren Egunean

Xabier Munibe Ikastolaren Eguna ospatu genuen zapatuan hainbat ikasle, irakasle eta gurasok. Beste urte batez, sekulako giroa izan zen Ikastolaren Eguneko jaian, goizean goizetik. Goiz partean, jendetza batu zen Ikastolara, Guraso Elkarteak jartzen duen tabernan mokadutxoa egitera. Ikaskirolek antolatutako ekintzetan ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , | Erantzun

Guraso Elkartearen batzar nagusia

Aste honetan egin dugu Indarlan Udaberri Guraso Elkartearen 2014-2015 ikasturteko batzar nagusia. Bertan, elkartearen helburuak, jarduerak eta balantze ekonomikoa azaldu ziren. Guraso Elkarteko ordezkari berrien izendapena ere, batzarrean egin zen. Bilerara etortzerik ez, baina informazioa eskuratu nahiko luketen gurasoek mezu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , | Erantzun

Xabier Muniberen kamisetak, salgai

Udaberri Indarlan Guraso Elkartearen ekimenez,  Xabier Munibe Ikastolaren kamisetak jarriko ditugu salgai ikasle, guraso eta irakasleentzat. Haurren ibilaldietan, Ikastolaren Egunean, kultur eta kirol ekintzetan  edota elkarrekin antolatzen ditugun bestelako ekintzetan, gure ikastolaren izena eta irudia zabaltzea da helburua. Kamisetak saltzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , | Erantzun

Udalekuak ingelesez, uztailean

‘ENJOY summer’ izenburupean, udaleku irekiak antolatu ditu, aurten ere, Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak Xabier Munibe Ikastolan, uztailean. LH3tik DBH4rainoko ikasleei zuzendutako udalekuak izango dira, eta lagun artean ondo pasatzea helburu hartuta, ingelesa landuko dute.

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , | Erantzun

Amaitu da mendi ibilaldien denboraldia

Iazko urrian hasi eta apirilera arte, hilero,  mendi ibilaldiak antolatu ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak Xabier Munibe Ikastolarentzat eta Floreaga Ikastetxearentzat. Guraso eta ikasle ugarik hartu dute parte aurtengoan.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Orokorra | Etiketak , , , , | Erantzun