Egilearen artxiboa: admimistrador

Badator 19. KORRIKA!

Aurreko edizioetan bezala,  Xabier Munibeko Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak, ikastolako irakasleek eta ikasleek kilometroa erosi dute. Liburutegi parean hartuko du lekukoa ikastolak, 19:54ean. Beti bezala, irakasle batek, guraso batek eta ikasleek eramango dute lekuko preziatua. Animatu eta hartu parte! Gora … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , | Erantzun

Haur eta gazteen autoestimua landuko dugu aurtengo hitzaldi-zikloetan

Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak, aurten ere, hitzaldi-zikloak antolatu ditu, martxoan. Haur eta gazteen autoestimua landuko da, hitzaldi ezberdinetan. Hiru hitzaldi-ziklo antolatu ditugu, adin tarteak kontuan hartuta.  Hala, LHko gurasoei zuzendutako hitzaldiekin hasiko gara, ondoren HHko gurasoei zuzendutakoak izango ditugu eta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Zer da ‘Jolasdenbora’ proiektua?

(Uztarria komunikabidetik hartutako bideoa)

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , | Erantzun

‘Jolas kooperatiboen egunak’, hezkidetzara bidean

Azpeitiko eta Azkoitiko Hezkidetza Foroak Jolasdenbora proiektua aurkeztu du gaur, ostirala, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Egitasmoaren nondik norakoak azaltzen bertan izan dira Azpeitiko hiru ikastetxeetako eta Azkoitiko bitako irakasleak, ikasleak eta gurasoak, Harremanitz Kooperatibako kideak, Azpeitiko Udaleko ordezkariak eta Jauzika Elkarteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Zer da ‘Heziberri 2020’?

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak ‘Heziberri 2020’ plana aurkeztu du. ‘Heziberri 2020′ Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza planak  Lehen Hezkuntza eta Batxilergo arteko irizpide akademikoak ezartzen ditu. Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoa – Heziberri 2020 – Eusko Jaurlaritza from Ainhoa Ezeiza

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , | Erantzun

Futbol partidei ekingo diegu larunbat honetan

Datorren larunbatean, urtarrilak 17, ekingo diegu eskolarteko futbol partidei. LH3 eta LH4ko neska-mutilek, asteburu honetako  atletismo-saioa zuten iragarritan, baina azken orduko aldaketa batzuk tarteko, futbola izango dute. Atletismo-saioa atzeratu egin dute Ikaskiroleko arduradunek, eta aurrerago jakinaraziko digute noiz izango den. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ikaskirol | Etiketak , , , , | Erantzun

Euskarak 365 egun

Xabier Munibe Ikastolak ere bat egingo du Euskararen Egunarekin.  Goizean goizetik ekitaldiak antolatu dituzte. 11:30ean, Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko ume eta gaztetxoek kalejira egingo dute herrian zehar. Plazan elkartuko dira guztiak, eta ekitaldia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , | Erantzun

Musika, dantza , bertsoa eta antzerkia, lokarri berean

Urtero bezala, aurten ere, Adinduen Astea ospatu dute San Jose Egoitzan, eta Xabier Munibe Ikastolako haurrek ez dute hutsik egin.  Musika, antzerkia, bertsoa eta dantza uztartu, eta ikuskizun borobila eskaini zuten. Horra, argazki batzuk:

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , | Erantzun

LH3 eta LH4ko ikasleek, igeri-topaketa

Ikaskirolen oharra, larunbat honetarako: Larunbat honetan, urriak 25,  igeri-topaketa izango da benjamin mailan.  LH3ko ikasleek 09:45ean Elkarguneko sarrera zaharrean egon behar dute, eta  LH4ko ikasleek 11:15ean,  leku berean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Mendi ibilaldi batekin, hasi da eskola kirola!

Mendi irteera batekin, eskola kirolari ekin diote LH3ko eta LH4ko neska-mutilek. Dakizuenez, maila horretako haurrentzat Ikaskirolen eredua aldatu egin da; besteak beste, kirol gehiago landuko eta ezagutuko dituzte haurrek ikasturtean zehar. Saskibaloiaz eta futbolaz gain, mendia, igeriketa, txirrindularitza, herri-kirolak, atletismoa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun