Kategoriaren artxiboa: Ikaskirol

Saskibaloi jardunaldia, zapatuan

Datorren zapatuan, urriak 20, LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek saskibaloi jardunaldia izango dute. Ikusi ondoren talde bakoitzak non eta zer ordutan jokatzen duen:

Kategoriak Ikaskirol | Erantzun

Igeriketa eta eskubaloia LHko ikasleentzat

Datorren larunbatean, urriak 6, Eskola Kirola kontseiluak, igeriketako saioa antolatu du Zubiaurre Igeri Elkartekoen laguntzarekin, LH3, LH4 eta LH6 mailako ikasleentzat. LH5 mailako ikasleek, berriz, Munoandi Eskubaloia Taldearen laguntzarekin, eskubaloi saioa izango dute.

Kategoriak Ikaskirol | Erantzun

Bizikleta martxa LHko ikasleentzat

Eskola Kirola kontseiluak txirrindularitza saioa antolatu du datorren larunbaterako, irailak 29, Jokin Ormaetxea eta Peña Elorza taldeen laguntzarekin. Jarduera LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailako ikasleentzat da, eta ordu eta laurden inguru iraungo du.

Kategoriak Ikaskirol | Erantzun

XXXVI. Ikaskirol Krossa ekainaren 3an izango da

XXXVI. Ikaskirol Krossa ekainaren 3an izango da. HH4ko ikasleetatik hasita DBH2 mailara arteko neska-mutilek eman ahalko dute izena lasterketan. Txikienen lasterketa 10:30ean hasiko da, eta parte hartzailerik zaharrenena, 11:55ean.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol, Sailkatu gabea | Erantzun

LH6ko ikasleak azpitxapeldun Txerloiko futbol finalean

LH6 mailako ikasleek euripean jokatu dute futbol finala arratsaldean. Xabier Munibe A taldeak joko dotorea eginagatik, ezin izan dio Karmelo Etxegarai A taldeari irabazi.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol | Erantzun

Futbol finalak eta jolasak, asteburuan

Datorren zapatuan, maiatzak 12, futbol finalak eta jolasak jokatuko dituzte LHko ikasleek. Txikienek, LH3, LH4 eta LH5 mailako ikasleek, jolasak egingo dituzte Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. LH6 mailako ikasleek, berriz, finala jokatuko dute Txerloia futbol zelaian.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol | Erantzun

Mendi irteera eta tenisa LHko ikasleentzat

Mendi irteera eta tenisa antolatu ditu biharko Eskola Kirol kontseiluak. Mendiko irteera LH3, LH4 eta LH5eko ikasleentzat dago zuzenduta, eta tenisa LH6ko neska-mutilentzat.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol, Mendia | Erantzun

Ikastolaren eguna

Azkeneko  urteetan bezala, aurten ere, ekainak 17an, ikastolaren eguna ospatuko dugu. Egun horretako egitarauan (klikatu hemen) kirola, jolasak, musika… izango ditugu. HH eta LH 1-2 mailako umeentzat, 10:30 hasita jolasak egongo dira eta LH3tik-DBH2 mailako ikasleek,  kirol desberdinak egiteko aukera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Ikaskirol | Etiketak , | Erantzun

Ikaskirol krossa

Datorren igandean Ekainak 4,  XXXV.Ikaskirol krosa ospatuko dugu herriko kaleetan. Urtero bezala, Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxe ezberdinetako hainbat ikaslek hartuko dute parte bertan; guztira, gutxi gorabehera, 900 bat ume, HH04  mailatik, DBH2ra bitarteko haurrak hartu dezakete parte bertan eta lasterketa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol, Sailkatu gabea | Etiketak , | Erantzun

Ikaskirolen azken txanpan

Azkeneko aste hauetan, egun politak pasa ditugu ikaskirolen. Lehendabizi, mendi irteera (argazkiak behean) ederra egin genuen Azkoitiko basoetan, eguraldi ona lagun genuela. Maiatzak 6an, berriz,  LH6ko 2 talderekin,  Gipuzkoako txapelketara joateko aukera izan genuen herri kiroletan. Beasainen izan zen jardunaldia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Ikaskirol | Etiketak , | Erantzun