Kategoriaren artxiboa: Orokorra

Udalekuak ingelesez, Xabier Muniben

 OHARRA: Udarako ekintza hau bertan bera gelditu da, eskatutako gutxieneko ume kopurua ez delako osatu. ‘ENJOY summer’ izenburupean, udaleku irekiak antolatu ditu, aurten ere, Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak ,Xabier Munibe Ikastolan uztailean. LH3tik LH6rainoko ikasleei zuzendutako udalekuak izango dira, eta lagun … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , | Erantzun

Ikasleentzat tailer teknologikoa

Aste Santuetako oporraldietarako gutxi falta zaigularik, gure seme alabentzako tailer teknologiko interesgarri bat eskaintzera gatoz. LH5etik DBH2 bitarteko ikasleentzat izango da tailerra eta JOLASTEK taldeak eskainiko du. Jolastek talde hau azpeitiar-azkoitiar taldea da eta ingeniaritzan nahiz enpresen zuzendaritzan lizentziatutako lau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , | Erantzun

Hauspoa proiektua

Pasa den otsailak 24 eta 25ean, LH6 eta DBH1,2 eta 3ko gurasoentzat informazio billera bat egon zen, Hauspoa proiektua dela eta. Proiektu honen berri jasotzeko aukera izan zuten, bertara hurbildu ziren gurasoek. Hauspoa proiektuan sartu ahal izateko, ordea, aurten ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra, Sailkatu gabea | Etiketak , , | Erantzun

DBHko gurasoentzat hitzaldiak

Udaberri-Indarlan guraso elkartea antolatzen ari den hitzaldi zikloari jarraituz, orain DBHko gurasoen txanda da. Gaia “komunikazio eta gatazken ebazpena” izango da, familiako bizitzan sortzen diren ohiko egoerei aurre egiteko eta emozionalki trebeak izateko behar ditugun baliabideak ikusiko ditugu. Nola komunikatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra, Sailkatu gabea | Etiketak , , , | Erantzun

Gurasoei zuzendutako hitzaldi zikloa¡¡¡

Udaberri-Indarlan guraso elkarteak HH eta LH ko gurasoei zuzendutako hitzaldi zikloa antolatu du. Bertan, hizlaria, Esther Martinez Gallastegi, Baikarako formazio taldeko gizarte-pedagogoa izango da eta gaia: Garapenaren etapak haurtzarotik nerabezaro arte: -Garapen ebolutibo eta psikologikoa           … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Elkarbizitza, Orokorra | Etiketak , , | Erantzun

INAUTERIAK ¡¡¡

Festa giroan jarraituz, ostiral honetan, otsailak 5, Inauteriak ospatuko ditugu. Urtero bezala, bihar arratsaldean umeak mozorrotuta ikastolara joango dira, eta argazkiak atera ondoren, 16:00tan,  HH eta LHko ume guztiak kalejiran irtengo dira Azkoitiko kaleetan zehar. 2 urteko umeak karrozan joango … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , | Erantzun

Santa Ageda!!!

Bihar, otsailak 4, Santa Ageda bezpera dugu eta ohitura zaharrari jarraituz, aurten ere, Xabier Munibe ikastolako DBH2ko ikasle zein  irakasleak, makila eskuan harturik, kopla zaharrak eta berriak  kantatzera irtengo dira. Goizean 9:30etatik 14:30etara ibiliko dira kantari eta honako ibilbide hau … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , | Erantzun

DBHko ikasle eta gurasoek, Gabon kantak

Urtero bezala , DBH lehenengo mailako ikasleek, Gabon egunean, kantari aterako dira, Guraso Elkarte eta 1.mailako gurasoen ardurapean. Ekintza honek bi helburu ditu, batetik ziklo bukaerako ibilaldirako sosak biltzea , eta bestetik, Ikastola gisa, Gabon jaietako giroan murgilduz eta herriko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , | Erantzun

Xabier Munibe ikastolaren kamisetak, salgai!

Udaberri Indarlan Guraso Elkartearen ekimenez,  Xabier Munibe Ikastolaren kamisetak jarriko ditugu salgai ikasle, guraso eta irakasleentzat. Haurren ibilaldietan, Ikastolaren Egunean, kultur eta kirol ekintzetan  edota elkarrekin antolatzen ditugun bestelako ekintzetan, gure ikastolaren izena eta irudia zabaltzea da helburua.  Plaza Berri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , | Erantzun

Xabier Muniben ere, euskarak 365 egun!!!

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen pasa den ostegunak 3,  Xabier Munibe Ikastolan.11:30ean herriko plazan batu ziren Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleak; taldeka,  pankartak eskutan hartuta iritsi ziren plazara. Ondoren, bi ikaslek  euskararen aldeko aldarrikapena bertsotan kantatu zuten eta jarraian, denak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , , | Erantzun