Kategoriaren artxiboa: Sailkatu gabea

Areto futbola eta tenisa izango dituzte asteburuan LHko ikasleek

Xabier Munibe Ikastolako LHko ikasleek areto futbola eta tenisa izango dituzte zapatuan, otsailak 16. 

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Igeriketa eta eskubaloi saioa LHko ikasleentzat

Datorren zapatuan, otsailak 9, Xabier Munibe Ikastolako LHko ikasleek igeriketa eta eskubaloi saioa izango dituzte. Zubiaurre igeri elkartearen laguntzarekin, LH3, LH4 eta LH5 mailako ikasleek igeriketa saioa egingo dute. LH6 mailako ikasleek, berriz, eskubaloi saio bat izango dute, Munoandi eskubaloia taldearen laguntzarekin.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Saskibaloia eta herri kirolak, zapatuan

LH3 eta LH4 mailetako ikasleek herri kirolak izango dituzte zapatuan, LH5 eta LH6 mailetako ikasleek, berriz, saskibaloia.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Euskararen Eguna ospatu dute ikasleek

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatu dute Xabier Munibeko ikasleek. 16:30ean txokolatea jan dute ikastolako jolastokian, Udaberri guraso elkarteko kideek antolatuta.  

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Udaberri guraso elkarteak bat egin du Euskaraldiarekin

Xabier Munibe ikastolako Udaberri Guraso elkarteak deituta, dozenaka guraso eta ikaslek taldeko argazkia atera dute gaur arratsaldean. Keinu horrekin, Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazi nahi izan dute guztiek.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Xabier Munibe Ikastolaren kamisetak salgai

Udaberri Guraso Elkartearen ekimenez, Xabier Munibe Ikastolaren kamisetak jarriko ditugu salgai ikasle, guraso eta irakasleentzat. Haurren ibilaldietan, Ikastolaren Egunean, kultur eta kirol ekintzetan edota elkarrekin antolatzen ditugun bestelako ekimenetan, gure ikastolaren izena eta irudia zabaltzea da helburua.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Anaitasuna Mendi Bazkunari zuzendutako eskertza gutuna

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkizuegu Anaitasuna Mendi Bazkuna osatzen duzuen lagun eta kide guztioi.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Xabier Munibe Ikastolako HH eta LH mailako ikasleen jaialdia, bideoan

Joan den ekainaren 21ean eta 22an izan zen Xabier Munibe Ikastolako HH eta LH mailako ikasleen jaialdia. HH mailan lau mailatako ikasleek hartu zuten parte eta LH mailan, berriz, sei taldek. Hona hemen jaialdiaren laburpena eta jaialdi osoa bi bideotan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Xabier Munibe Ikastolako ikasleek erritmo biziz amaitu dute ikasturtea

Xabier Munibe LHko ikasleen txanda izan da gaur. Ikasturteari amaiera emateko, sei mailatako ikasleek dantza koloretsuak egin dituzte, gaur egungo musika bizienekin. Bertsoak eta omenaldia ere izan dira. Hainbat urtetan ikastolan irakasle aritu izana eskertu diete, Maite Ayerdiri eta Miren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun

Ikastolako txikienek giro onean agurtu dute ikasturtea

Xabier Munibe ikastolako HH mailako dozenaka ikaslek ikasturteari amaiera aparta eman diote gaurko ikuskizunarekin. Dozenaka ikaslek hilabeteetan eskolan ikasitako koreografiak dantzatu dituzte ehunka gurasoren aurrean, Gurea pilotalekuan.

Kategoriak Sailkatu gabea | Erantzun