Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Mendi-irteeren hasiera

Ikasturte berria hasi da, eta, urtero bezala, Anaitasuna Mendi Bazkunak urte osorako mendi-irteerak antolatu ditu Xabier Munibe Ikastolarentzat eta Floreaga Ikastetxearentzat.  Hilean behin, igande goizetan izaten dira ibilaldiak.  Irekiak dira, nahi duenak har dezake parte. Haur Hezkuntzako umeek, hori bai, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak

Ikasleentzako beken eta diru-laguntzen inguruko deialdia plazaratu du Eusko Jaurlaritzak. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetan honako ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendutako laguntzak dira. Haur Hezkuntza (1. eta 2. zikloa) Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Hasierako lanbide-prestakuntzako programak, bigarren kurtsoa

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

LH3 eta LH4ko ikasleek, igeri-topaketa

Ikaskirolen oharra, larunbat honetarako: Larunbat honetan, urriak 25,  igeri-topaketa izango da benjamin mailan.  LH3ko ikasleek 09:45ean Elkarguneko sarrera zaharrean egon behar dute, eta  LH4ko ikasleek 11:15ean,  leku berean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Mendi ibilaldi batekin, hasi da eskola kirola!

Mendi irteera batekin, eskola kirolari ekin diote LH3ko eta LH4ko neska-mutilek. Dakizuenez, maila horretako haurrentzat Ikaskirolen eredua aldatu egin da; besteak beste, kirol gehiago landuko eta ezagutuko dituzte haurrek ikasturtean zehar. Saskibaloiaz eta futbolaz gain, mendia, igeriketa, txirrindularitza, herri-kirolak, atletismoa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Xabier Munibe ere, auzolanean, ibaia garbitzen!!

‘Denon Herrixe, Herri Garbixe’ ekimenaren baitan, eta Azkoitiko Udaleko Ingurumen Sailak antolatuta, herriko hainbat elkartek Urola ibaia garbitu dugu. Ingurumenaren zaintza eta auzolana erdigunean jarrita, Xabier Munibeko ia 40 ikasle, guraso eta irakaslek ekimenean parte hartu dugu. Goiko kaletik, gasolindegi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

2014/2015 ikasturterako eskola materiala

Gure seme-alaben oporrak hasi baino egin ez diren arren, irailerako ‘etxeko-lanak’ aurreratu nahi dituenarentzat, horra, lagungarri izango zaion informazioa. 2014/2015 ikasturtean LHko ikasleek beharko duten eskola materialaren zerrenda helarazi digu Ikastolako zuzendaritzak. Hona hemen, zerrenda osoa. Ondo pasa oporrak!

Kategoriak Orokorra, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun

‘Gurasoek ere sare sozialak ezagutu behar dituzte’

Sare soziala hitza entzute hutsak  mesfidantza sorrarazten digu gurasooi, baina tresna,     berez, ez da kaltegarria, oker erabiltzeak sor lezake arriskua. Ondorio hori utzi zigun mahai gainean Esther Martinez Gallastegi Baikarako formazio taldeko gizarte-pedagogoak, Azkoitian eskaini zituen bi hitzalditan.  Udaberri-Indarlan guraso … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra, Sailkatugabeak, Sare sozialak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Udaleku irekiak, ingelesez!

Udako oporrak ate-joka ditugun honetan, hasi gara planak egiten. Aurten, herriko gazteek eskaintza berri bat izango dute: ‘ENJOY beste hizkuntzetan’ izenburupean, udaleku irekiak antolatu ditu Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak Xabier Munibe Ikastolan, uztailean. LH3tik DBH4rainoko ikasleei zuzendutako udalekuak izango dira, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

‘Autoritarismoa vs permisibitatea’ hitzaldi-zikloa

Udaberri-Indarlan Guraso Elkarteak antolatuta, ‘Autoritasimoa VS Permisibitatea.Nola jarri mugak zigorrik eta   mehatxurik gabe?’ izenburupean, hitzaldi-zikloa eskainiko du Nerea Mendizabal psikopedagogoak.  Haur Hezkuntzako gurasoei zuzendutako saioak izango dira, baina gainerako mailatako gurasoek parte hartu nahi izatera,  aukera izango dute hitzaldietara joateko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Azkoititik Arratera, giro bikainean!

Igandean, urtarrilaren 12an,  egin zen aurtengo ikasturteko laugarren mendi irteera. Eguraldia lagun, 80 lagunetik gora elkartu ginen. Bi pisuko autobusa beteta, alajaina! Eibarko Ixua izan zen oinezko lanari ekiteko abiapuntua. Usartza merenderotik gora, Akondia (Arrikurutz), Garagoitxi eta Kalamua mendi tontorrak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun