Etiketaren artxiboa: ikasleak

Xabier Muniben ere, euskarak 365 egun!!!

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen pasa den ostegunak 3,  Xabier Munibe Ikastolan.11:30ean herriko plazan batu ziren Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleak; taldeka,  pankartak eskutan hartuta iritsi ziren plazara. Ondoren, bi ikaslek  euskararen aldeko aldarrikapena bertsotan kantatu zuten eta jarraian, denak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Mendian, itsaslabarretik

Hasi gara, urtero bezala, Anaitasuna Mendi Bazkunaren laguntzarekin, mendi irteerak antolatzen. Azaroak 15an egin genuen bigarren ibilaldia: autobusean Zumairaino, eta handik, Sakonetaruntz. 70 bat guraso eta ikasle batu ginen, eta giro ederra lagun, itsasoaz eta mendiaz gozatu genuen, eta  Euskal … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Eskolaz kanpokoak | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Bekak, laguntzak eta diru-laguntzak

Ikasleentzako beken eta diru-laguntzen inguruko deialdia plazaratu du Eusko Jaurlaritzak. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetan honako ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendutako laguntzak dira. Haur Hezkuntza (1. eta 2. zikloa) Lehen Hezkuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Hasierako lanbide-prestakuntzako programak, bigarren kurtsoa

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Erantzun

Amaitu da mendi ibilaldien denboraldia

Iazko urrian hasi eta apirilera arte, hilero,  mendi ibilaldiak antolatu ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak Xabier Munibe Ikastolarentzat eta Floreaga Ikastetxearentzat. Guraso eta ikasle ugarik hartu dute parte aurtengoan.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Orokorra | Etiketak , , , , | Erantzun

Badator 19. KORRIKA!

Aurreko edizioetan bezala,  Xabier Munibeko Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak, ikastolako irakasleek eta ikasleek kilometroa erosi dute. Liburutegi parean hartuko du lekukoa ikastolak, 19:54ean. Beti bezala, irakasle batek, guraso batek eta ikasleek eramango dute lekuko preziatua. Animatu eta hartu parte! Gora … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , | Erantzun

Zer da ‘Jolasdenbora’ proiektua?

(Uztarria komunikabidetik hartutako bideoa)

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Mendi ibilaldi batekin, hasi da eskola kirola!

Mendi irteera batekin, eskola kirolari ekin diote LH3ko eta LH4ko neska-mutilek. Dakizuenez, maila horretako haurrentzat Ikaskirolen eredua aldatu egin da; besteak beste, kirol gehiago landuko eta ezagutuko dituzte haurrek ikasturtean zehar. Saskibaloiaz eta futbolaz gain, mendia, igeriketa, txirrindularitza, herri-kirolak, atletismoa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Giro bikaina eta parte-hartze handia, Ikastolaren Egunean

Urtero bezala, ikasturteari emaiera emateko Ikastolaren Eguna antolatu zuen Udaberri-Indarlan Guraso Elkarteak, joan den larunbatean. Eta, beste behin, borobila atera zen. Goizean goizetik, gurasoek jarritako tabernara ehunka lagun hurbildu ziren hamaiketakoa egitera. Ikasleek ere, era guztietako ekintzetan hartu zuten parte: … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , , , , | Erantzun

Udaleku irekiak, ingelesez!

Udako oporrak ate-joka ditugun honetan, hasi gara planak egiten. Aurten, herriko gazteek eskaintza berri bat izango dute: ‘ENJOY beste hizkuntzetan’ izenburupean, udaleku irekiak antolatu ditu Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak Xabier Munibe Ikastolan, uztailean. LH3tik DBH4rainoko ikasleei zuzendutako udalekuak izango dira, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun