Etiketaren artxiboa: ikastola

Xabier Muniberen kamisetak, salgai

Udaberri Indarlan Guraso Elkartearen ekimenez,  Xabier Munibe Ikastolaren kamisetak jarriko ditugu salgai ikasle, guraso eta irakasleentzat. Haurren ibilaldietan, Ikastolaren Egunean, kultur eta kirol ekintzetan  edota elkarrekin antolatzen ditugun bestelako ekintzetan, gure ikastolaren izena eta irudia zabaltzea da helburua. Kamisetak saltzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , | Erantzun

Udalekuak ingelesez, uztailean

‘ENJOY summer’ izenburupean, udaleku irekiak antolatu ditu, aurten ere, Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak Xabier Munibe Ikastolan, uztailean. LH3tik DBH4rainoko ikasleei zuzendutako udalekuak izango dira, eta lagun artean ondo pasatzea helburu hartuta, ingelesa landuko dute.

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , | Erantzun

Amaitu da mendi ibilaldien denboraldia

Iazko urrian hasi eta apirilera arte, hilero,  mendi ibilaldiak antolatu ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak Xabier Munibe Ikastolarentzat eta Floreaga Ikastetxearentzat. Guraso eta ikasle ugarik hartu dute parte aurtengoan.

Kategoriak Eskolaz kanpokoak, Orokorra | Etiketak , , , , | Erantzun

Badator 19. KORRIKA!

Aurreko edizioetan bezala,  Xabier Munibeko Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak, ikastolako irakasleek eta ikasleek kilometroa erosi dute. Liburutegi parean hartuko du lekukoa ikastolak, 19:54ean. Beti bezala, irakasle batek, guraso batek eta ikasleek eramango dute lekuko preziatua. Animatu eta hartu parte! Gora … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , | Erantzun

Haur eta gazteen autoestimua landuko dugu aurtengo hitzaldi-zikloetan

Udaberri Indarlan Guraso Elkarteak, aurten ere, hitzaldi-zikloak antolatu ditu, martxoan. Haur eta gazteen autoestimua landuko da, hitzaldi ezberdinetan. Hiru hitzaldi-ziklo antolatu ditugu, adin tarteak kontuan hartuta.  Hala, LHko gurasoei zuzendutako hitzaldiekin hasiko gara, ondoren HHko gurasoei zuzendutakoak izango ditugu eta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , , | Erantzun

Zer da ‘Jolasdenbora’ proiektua?

(Uztarria komunikabidetik hartutako bideoa)

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , | Erantzun

‘Jolas kooperatiboen egunak’, hezkidetzara bidean

Azpeitiko eta Azkoitiko Hezkidetza Foroak Jolasdenbora proiektua aurkeztu du gaur, ostirala, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Egitasmoaren nondik norakoak azaltzen bertan izan dira Azpeitiko hiru ikastetxeetako eta Azkoitiko bitako irakasleak, ikasleak eta gurasoak, Harremanitz Kooperatibako kideak, Azpeitiko Udaleko ordezkariak eta Jauzika Elkarteko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , , , | Erantzun

Euskarak 365 egun

Xabier Munibe Ikastolak ere bat egingo du Euskararen Egunarekin.  Goizean goizetik ekitaldiak antolatu dituzte. 11:30ean, Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako, Floreaga ikastetxeko eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko ume eta gaztetxoek kalejira egingo dute herrian zehar. Plazan elkartuko dira guztiak, eta ekitaldia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Orokorra | Etiketak , , , , | Erantzun

Mendi ibilaldi batekin, hasi da eskola kirola!

Mendi irteera batekin, eskola kirolari ekin diote LH3ko eta LH4ko neska-mutilek. Dakizuenez, maila horretako haurrentzat Ikaskirolen eredua aldatu egin da; besteak beste, kirol gehiago landuko eta ezagutuko dituzte haurrek ikasturtean zehar. Saskibaloiaz eta futbolaz gain, mendia, igeriketa, txirrindularitza, herri-kirolak, atletismoa, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Erantzun

2014/2015 ikasturterako eskola materiala

Gure seme-alaben oporrak hasi baino egin ez diren arren, irailerako ‘etxeko-lanak’ aurreratu nahi dituenarentzat, horra, lagungarri izango zaion informazioa. 2014/2015 ikasturtean LHko ikasleek beharko duten eskola materialaren zerrenda helarazi digu Ikastolako zuzendaritzak. Hona hemen, zerrenda osoa. Ondo pasa oporrak!

Kategoriak Orokorra, Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Erantzun