URTEKO MEMORIA

2014-2015 Urteko memoria

Xabier Munibe Ikastolaren hezkuntza proiektua aukeratu dugu gure seme-alabentzako, proiektu eraikitzailea eta sendoa dela uste dugulako. Guraso bezala, gure zeregina eta ardura da proiektu horretan parte hartzea. Bide horretan, blog hau erreminta lagungarria izango delakoan gaude. Udaberri eta Indarlan Guraso Elkarteek egiten dituztenen berri emango dugu plaza honetan. HH-LHko eta DBHko organo gorenen berri, ere bai.; lantzen diren gaiak, hartzen diren erabakiak, antolatzen diren ekintzak … horien guztien bozgorailu izango da webgune hau. Guraso guztiei irekitako bloga da; sarritan, eskola atariko  solasaldietan gelditzen diren kezkak eta gogoetak hona ekarri nahi ditugu.

Eskolaz kanpoko ekintzen berri ere emango dugu;  dantza, antzerkia, bertsolaritza, kirola … gure seme-alabek parte hartzen duten ekintzen berri emango dugu. Ordutegiak, emaitzak, ikuskizunak, jaialdiak, helburuak eta bestelako informazioa topatuko duzu blogean. Hau guztia lortzeko, noski, ahalik eta guraso gehien bidelagun izatea espero dugu. ONGI ETORRI!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>