UROLAKO ESKOLA KONTSEILUA (UEK)

Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikastetxe eta udalek osatzen dute UEK kontseilua.

Zer da Eskola Kirola?

Hezitzailea eta prestatzailea izan behar da.

Heziketa-betekizun hori, bi zentzutan ulertu behar da:

  • Eskola kirola, heziketa integrala lortzeko bitarteko gisa, gizakiaren alderdi guztiak modu harmoniatsuan eta orekatuan garatuz, bai alderdi psikologikoei (intelektual, emozional edota afektiboak, baloreak …) bai fisikoei dagokionez, betiere gizarteratzean lagunduko dien moduan.
  • Eskola kirola epe luzerako kirol heziketako prozesu gisa ulertu behar da. Kirol ezberdinak irakasteko eta ikasteko prozesuak garatzen direneko etapa gisa. Betiere jarduera fisikoa eta kirola egitearen joera guztiak haintzat hartuta.

Parte hartzaileak

Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikastetxeetako 8 urtetik 12 urte bitarteko (LH 3tik 6ra) ikasleak izango dira.

Helburuak

1.- Gure ikasleei harremanak egiteko erraztasunak eman eta guztien partaidetza sustatu.

2.- Ikasleei aisiarako eta jolaserako jarduerak eskaini, jolasean ikas dezaten.

3.- Bizi ohitura osasungarriak sustatu.

4.- Talde lana bultzatu.

5.- Norberaren gaitasun bereziak sustatu.

6.-Mugimenduen eta trebetasunen koordinazioa hobetu.

7.- Euskararen erabilera.

8.- Kirol espezialitate bakoitzaren oinarrizko arauak erakutsi.

9.- Norberarekiko, taldearekiko, epailearekiko, aurkariarekiko, joko arauekiko errespetua sustatu.

10.- Osasun eta higiene ohiturak bereganatu.

Izen ematea

Ikasle bakoitzak bere ikastetxean emango du izena. Ikaslearen izen ematearekin: Eskola kirol kontseiluak eskeiniko duen kirol egutegiko ekintza guztietan parte hartzeko konpromisoa hartzen da.

Oharrak

1. Asegurua: Eskola Kiroleko egitarauko edozein jardueratan parte hartuko duten 8 urtetik gorako ikasleek poliza aseguruaren onuradun izango dira. Aseguru poliza horrek kirola egiteak dakartzan arriskuen erantzukizuna bermatuko du ondoko kasuetan:

  • Erantzukizun zibiletan, gorputz atalen galerengatiko kalteordainak, elbarritasun eta heriotza.
  • Aseguru horrek ez du inola ere osasun zerbitzua bere gain hartuko, hau familiako aseguruaren esku dago.

2. Informazio gehiago: Urola bailarako eskola kirolaren inguruko informazioa eskuragarri ondorengo web orrian: http://eskolakirola.weebly.com/